Emakumeen aurkako azken erasoak gaitzetsi ditu Eusko Legebiltzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 30a, 17:03

Urtarrilaren 20tik 28ra bitartean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian hainbat emakumek jasandako erasoak gaitzesteko adierazpena kaleratu du gaur, urtarrilak 30, Eusko Legebiltzarraren Mahaiak. Horien artean, hilak 28an Bilbon gertatu, baina ustezko erasotzailea eskualdekoa dela jakinarazi zuen atzo UKBERRI.NETek. Ertzaintzak Leioako JL.M.A. 28 urteko mutila atxilotu zuen igandean, urruntze agindua apurtu eta bikotekide ohia jo zuelakoan. Horrekin batera, azken bi astetan hiru izan dira Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak salatutako emakumeen aurkako erasoak, Uribe Kostan. Besteak beste, polizia autonomikoak hiru gizonezko atxilotu zituen 19an, 16an eta 15ean, genero indarkeria delitua egotzita. Horietatik bat Getxo udalerrian eta hurrengo biak Leioan. Argazkian, emakumeen aurkako erasoak salatzeko, Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.

Eusko Legebiltzarraren Mahaiaren adierazpena:

Eusko Legebiltzarraren Mahaiak, urtarrilaren 20tik 28ra bitartean hiru lurralde historikoetako zenbait herritan emakumeen aurka izandako zazpi indarkeria-kasuak direla eta, hau adierazi nahi du:

- Kondenatu egiten ditu emakumeen aurkako indarkeria-ekintza horiek, eta babestu biktimak eta beren hurbilekoak.

- Uste du emakumeen kontra zuzentzen den indarkeria –forma batean zein bestean- haien segurtasun fisiko eta moralaren kontrako atentatu bat dela, bai eta haien duintasunaren aurkako erasoa ere. Ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta barkaezina dira. Genero-indarkeriak bizitzak suntsitzen ditu eta mugatu egiten du emakumeek hiritartasun eskubideak askatasunez erabiltzea. Genero-indarkeriak ezin kalkulatuzko eta ezin konponduzko kostu pertsonal eta sozialak dakartza, eta emakumeen desberdintasunean oinarritutako ordena sozialaren adierazpide dira.

- Herritar guztiei eskatzen die jarrera aktiboa har _esátela emakumeen kontrako indarkeria-adierazpide ororen aurka, erasoak salatuz, erasorik ez onartuz, erasoen aurrean isilik ez geldituz eta biktimei babesa erakutsiz.

- Dei egiten dei maila guztietako erakundeei lan egiten jarraitu dezaten honako irizpide hauek helburu hartuta: gizartea kontzientziatzea, berdintasunaren balioak sustatzea, biktimei laguntzea, genero-indarkeriazko delituak jazartzea eta delitu horien egileak gizarte-bizitzarako bergaitzea.

Eusko Legebiltzarraren egoitza, 2007eko urtarrillaren 30a
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun