Galean aurkitu dute ostegunean Sondikan desagertutako emakumearen gorpua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 30a, 17:25

Ertzaintzaren helikopteroak Getxoko Galea lurmuturreko harkaitzen zonalde batean aurkitu du gaur, urtarrilak 30, joan den ostegunean Sondikako bere etxebizitzatik desagertu zen 74 urteko emakumezkoaren gorpua. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazitakoaren arabera, desagerpenaren berri izan ondoren, polizia autonomikoa Sondikako zonaldetik hasi zuen bilaketa, bertan bizi baitzen biktima. Hala ere, emaitzarik lortzen ez zuenez, Getxoko kostaldeko zonaldera zabaldu zituzten bilaketa lanak, desagertutako emakumearen senide batzuk bertan bizi zirelako. Azkenean, goizeko 11ak jotzeko zeudela, Ertzaintzaren helikopteroak pertsona baten gorpua aurkitu du, baita galdutako emakumearen gorpua zela baieztatu ere. Argazkian, Ertzaintzaren helikopteroa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun