De Juana bisitatuko dute bihar Laura Mintegik eta beste hainbat kulturgilek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urt. 30a, 18:24

Asteazken honetan, urtarrilak 31, Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoak 86 egun beteko ditu gose greban, "Gara"n argitaratutako gutun birengatik, Espainiako Auzitegi Nazionalak 12 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri ondoren. Horrenbestez, Laura Mintegi idazle algortarrak eta beste hainbat kulturgilek Madrilgo 12 de Octubre ospitalera joateko asmoa dute, "adierazpen askatasunaren kontrako eraso onartezin hau salatzera". Horien artean, besteak beste, Asier Serrano, Fito Rodriguez, Gotzon Barandiaran, Paddy Rekalde, Iratxe Retozala eta Lutxo Egia ditugu. Kultur munduko eragile ugarik bat egin dute ekimenarekin, hala nola Eider Rodriguez, Teresa Toda, Joseba Tobar-Arbulu, Karmele Jaio, Juanjo Olasagarre, Motorsex Band musika taldea, Uxue Alberdi, Jose Luis Otamendi, Joan Mari Irigoien, Iñaki Zubeldia, Andoni Sarriegi, eta abar. Argazkian, Iñaki de Juanaren alde Algortan egindako mobilizazio baten irudia.

"Alvaro Reizabal abokatuaren jestioari esker, aukera izango dugu Iñaki de Juana Chaos ikusteko eta bere egoera zein den jakiteko", argitu dio UKBERRI.NETi Mintegik. Bildutakoak 15:30ean azalduko dira hedabideen aurrean, 12 de Octubre ospitalaren ate nagusian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun