Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, martxoaren 1etik 9ra Parisen Manex Zubiaga algortarra eta Lexuri Gallastegi berangotarrari egingo dieten epaiketara joateko autobusa abiatuko da eskualdetik. Otsailaren 28an irtengo da epaiketaren hasieran bertan izateko, eta martxoaren 1ean ekingo dio itzulerari. Izena ematea lehenbailehen egitea gomendatu dute, bidaia behar bezala antolatzeko. Argazkia: Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!