Mugikorrak bost minutuz amatatzera deitu du Antena ez elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 1a, 15:26

Antena ez elkartekoen hitzetan, telefonia mugikorreko antenek, transformadoreek, wireless antenek, WiFi-ak, DECT kablerik gabeko telefonoek, TETRA larrialdietarako sistemek, telefono mugikorrek, WIMAX antenek eta beste abar luze batek sortzen dituzten eremu elektromagnetikoak ere "elektropoluzioa" eragiten ari dira eta, ondorioz, klima-aldaketa. "Ingurumen Saileko baten batek zer edo zer egin beharko luke" diote. Hori dela eta, mundu mailako deialdiarekin bat eginez, gaur, otsailak 1, 19:55etik 20:00etara, argi eta elektrotresnak itzaltzeko eskatu diete herritarrei, "ez energia aurresteko, baizik eta arazo honen inguruko kontzientzia jendarteratzeko". Argazkian, garabi batek telefonia antena bat muntatzen iazko martxoaren 30ean, Itzubaltzeta /Erromoko Ganeta plazako 1. atariaren gainean.

"Politikariek ezer egiteko prest ez daudenez, ezta Kiotoko protokoloarekin ere, herritarroi dagokigu mugitzea. Guretzako ez da ezer bost minutuz argiak eta elektrotresnak amatatzea. Baina ekintza horrek. politikariei adierazi diezaieke klima-aldaketa euren lehentasunen artean egon behar dela", azaldu dute Antena ez elkartekoek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun