Ostiraletik igandera bost saio eskainiko dituzte Algortan Pirritx eta Porrotxek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 1a, 17:19

Pirritx eta Porrotx beren azken ikuskizunarekin datozkigu Algortako Getxo Antzokira, txikienen atsegin osorako. Pertsonaia berriekin, gainera: Mari Motots eta bere ama, parke batean bizi den bikotea, edukiontzi handi batean. Han Pirritx eta Porrotx hartuko dituzte, eta haiekin adiskidetasuna garatuko dute eta parkeko sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Ez zaie jolasik, abestirik eta, batez ere, dibertsiorik faltako. Guztira, bost emanaldi izango dira, otsailaren 2tik 4ra. Ostiralean, 18:30ean, eta larunbat eta igandean 16:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren. Sarrerak 3,50 eurotan jarri dituzte. Argazkian, Pirritx eta Porrotxen "Mari Motots" azken ikuskizunaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun