Ertzaintzak JM.B.V. 19 urteko Bilboko mutila atxilotu du gaur Erandion, lapurreta delitu baten egilea delakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, polizia agenteek ezustean harrapatu dute gaztea aurretik indarra erabilita sartu den taberna batetik ateratzen. Goizaldeko laurak aldera, partikular batek ertzainei deitu eta Ollaga kaleko taberna batera joateko eskatu die, berak lokaleko alarma entzun eta bertara hurbiltzean txanodun hiru pertsona tokitik korrika ateratzen ikusi baititu. Behin, bertan, lapurrak barrura sartzeko lehio bat indarrez ireki dutela ikusi dute ertzainek. Era berean, agenteek mazo bat eta kutxa erregistratzaile baten hondakinak aurkitu dituzte espaloian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!