De Juanaren aldeko mobilizazioak deitu dituzte biharko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 1a, 18:40

Ostiral honetan, otsailak 2, Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoak 88 egun gose greban betetzen dituela, mobilizazioak egingo dira herri guztietan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Besteak beste, Algortan eta Leioan 20:00etan deitu dituzte elkarretaratzeak, Telletxe plazan eta Boulebardean, hurrenez hurren. Leioan ostiralero egiten dira. Bestalde, "bortxatuta sentitzen dela" aitortu zien atzo De Juanak bisitan joan zitzaizkion Laura Mintegi idazle algortarra eta beste hainbat kulturgileri. Argazkian, Algortan pasa den abenduaren 29an hainbat solidariok Iñaki de Juanaren askapena aldarrikatzeko egindako ekimena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun