Aurten ere betoa ezarri nahi die Pirritx eta Porrotxi Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 2a, 18:11

Orain urtebete egin bezala, aurten ere gaur, bihar eta etzi Pirritx eta Porrotx pailazo euskaldunek Algortako Getxo Antzokian eskaini behar dituzten saioak bertan behera uzteko eskatu dio Udalari Getxoko PPk. Betiko leloari eutsiz, Aiora Zulaika (Pirritx) Lasarte-Orian EHko zinegotzia izan zela eta “Froilan Elespe (PSE-EEko zinegotzia) bere kidearen erailketa ez zuela gaitzetsi” gogoratu du, hamabi hilabeteren bueltan, Marisa Arrue popularren bozeramaileak. Berriro ere “lotsagabekeria handitzat" jo du Pirritx eta Porrotx udalerrira ekartzea, bere hitzetan, "herritarren oinarrizko eskubideei errespetu falta adierazten duelako”. Arruek ildo beretik jarraitu du, “guretzat eskubiderik garrantzitsuena bizitzarena da, eta jende horrek ez du errespetatzen” adieraziz. Argazkian, Pirritx aurpegia margozten / La habitacion 101

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun