Era berean, manifestu bat ere aurkeztu zuten joan den larunbatean eta nahi duen guztiak dauka atxikitzeko aukera, maila pertsonalean zein talde moduan. Horretaz gain, Itzubaltzeta/Erromon hainbat tokitan dago atxikitu ahal izateko izen-emate kartela, Itzubaltzeta gaztetxean eta Branka herriko tabernan, hurrenez hurren. Dagoeneko Uribe Kosta eskualdean ugariak eta anitzak dira aipatu manifestuarekin bat agertu diren norbanako zein kolektibo eta erakundeak. Horien artean daude UKBERRI.NET, Koska irratia, Maritxu Teilagorri Txosna Batzordea (Leioa), Maritxu Teilagorri Txosna Batzordea, Getxo Herri Kirol Taldea (Algorta), EHUko Erandio eta Leioako campuseko IA, Udondo gaztetxea (Leioa), Dmentes Konszientes musika taldea (Leioa), Algortako Gazte Asanblada (Algorta), Txorimalo gaztetxea (Getxo), Itzubaltzetako Bertso Eskola (Itzubaltzeta / Erromo)... Azkenik, Ibon Meñika eta Olatz Dañobeitia Jarrai-Haika-Segi auziko zigortuei elkarrizketa argitaratu du gaur "Gara" egunkariak. Aurkitu eta atxilotzeko agindupean dira baina "orain arte borrokatu duten gauza beragatik borrokan" jarraituko dutela adierazi dute.
Espainiako Auzitegi Gorenak urtarrilaren 19an jo zituen