"Lurzorua agortzea" ez da etxebizitzaren auzia konpontzeko modua Getxo Biziaren ustez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 2a, 20:27

Andra Mari auzo elkarteak joan den igandean burututako manifestazioari buruz Getxoko Ezker Batuko Iñaki Urkizak eta Eusko Jaurlaritzako Javier Deanek prentsaurrean esandakoari erantzuteko prentsa oharra kaleratu du gaur Getxo Biziak. Ezker abertzaleko herri plataformaren ustez, etxebizitzaren arazoa "ez da konponduko" 8.000 pisu gehiago eraikiz. "Kontuan hartuta hurrengo 15 urteetan Getxok izango duen bilakaera demografikoa 400 biztanleren hazkundea izango dela (LZPren aurreikuspena), jadanik udalerrian 3.800 etxebizitza hutsik daudela (Eustaten datuak), eta urbanizatutako zonaldeetan oraindik beste 1.500 eraiki daitezkeela (HAPO), ez da ulertzen nola esan daitekeen arazo larri honi irtenbidea emateko Getxok duen lurzorua agortu behar dela", azaldu dute. Argazkian, Josu Amezaga Getxo Biziko hautetsia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun