Iñaki Zarraoa alkateak gaurko prentsaurrekoan aipatutakoaren arabera, "Udalak esandakoa egia zela ohartu dira behingoz Ereagatik Algortako Portu Zaharrera arteko lanak asko kritikatzen zituztenak". Josu Amezagak Getxo Bizia herri plataformaren izenean abuztuan aurkeztutako deuseztasun akzioa atzera bota dutela jakinarazi eta gero egin ditu adierazpenak udal agintariak. Dena den, hiru hilabetez erantzunaren zain egon eta gero, "isiltasun administratiboagatik ez onartutzat" eman eta Bilboko Administrazioarekiko Epaitegian auzi-helegitea aurkeztu zuen azaroaren 17an ezker abertzaleko alderdiak. Horren gainean ez dute ebazpenik kaleratu oraindik. Argazkian, Galdaretxe haitza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!