Baserriz baserri ibiliko dira santa eskean bihar Berbalamiñekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 3a, 13:46

Usadio zaharrari jarraituz, auzoz auzo eta baserriz baserriz ibiliko dira kopla kantari, Santa Ageda bezperan, Leioako Berbalamiñe euskara elkarteko lagunek; horretarako egoki jantzita noski. Koplari goiztiarrek gozaria izango dute Gasby tabernan, 9:00etan, elkartekoek egina; indarrak hartu eta santa eskeari ekiteko. Ordu bete beranduago abiatu dira Berbalamiñekoak, trikitrilari eta bertsolariek lagunduta, Mendibile, Santimami, Santsoena, Sarriena, Peruri eta San Bartolomeko baserrien ataurreetan abesteko. Hamaiketakoa ere egongo da tartean. Behin, ordu biak aldera, goizeko saioa amaituta, bazkaria egin eta Ondiz, Aketxe eta Udondo auzoak ibiltzeari ekingo diote arratsaldean. Argazkian, Betiko ikastolako umeak Santa Agedako entseguetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun