Azkenean Guggenheimetik abiatuko da Milakabilakaren manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 3a, 14:49
Hasieran, Areatzako zubitik abiatu eta Guggenheimerako bidea egitekoa zen gaurko manifestazioa. Baina, Bilboko Udalak herenegun jakinarazitako debekuaren ondotik, ibilbidea kontrako norabidean egitea erabaki dute bultzatzaileek. Castillo Suarezek atzo azaldu zuenez, Guggenheimetik Uribitarterako ibilbidea egingo du, udaletxeko zubi alboan bukatzeko. Idazlearen hitzetan, Udalak azaldu die Guggenheimekin konpromisoa duela eta ezin direla halako ekimenak egin museo inguruan. Erabakia arbuiatu zuten deitzaileek, eta ez dutela ulertzen gaineratu. Hala, herritarrei 17:00etan museo ingurutik abiatzeko deia egin diete. Argazkian, apirilaren 1ean Bilbon egin zen gatazka politikoaren konponbidearen aldeko manifestazioa / EHK.
Itsasoruntz Sarea
http://www.blogari.net/bustizaitez
e-posta: itsasoruntz(a bildua)hotmail.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun