Aiboa Casares eta Segiko beste 17 auziperaturen atxiloketa sarean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 5a, 17:58

Nahiz eta atzoko atxiloketak gauzatu baino lehen Ertzaintzak hainbat komunikabidetako langileak Bilboko Esperantza kaleko frontoitik kanporatu, Interneten Aiboa Casares eta beste 17 gazteren argazkiak, ahotsak eta bideoak eskura daitezke. Bertan, familiak, lagunak eta ehunaka herritarrak babesa emanez agertzen dira, musu, besarkada eta malkoen artean. Izan ere, hainbat herritarrek sakeleko telefonoak eta argazki makina digitalak erabili izanari eta Gaztesareak egindako lan onari esker, bertsio ofizialean kabitzen ez diren sentimenduak, hitzak eta irudiak eskuragai daude. Hamaika argazki, audio eta albiste hemen ikus daitezke eta honako lekuan beste irudi batzuk. Bideoak, berriz, hemen daude eskura. Argazkian, Aiboa Casares irribarretsu, atxiloketaren unean / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun