Larunbat honetan aurkeztuko dute Gu EHE

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 14a, 10:48

"Prestaketa lanek eta aste hauetako deialdi eta mobilizazioen artean tokitxo bat aurkitu nahiak eragindako atzerapenak gora behera", azkenean, otsailaren 17an, larunbatarekin, egingo dute Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldearen aurkezpena. Ekitaldia Algortako Aldai kulturgunean (Karitate kalea 1) izango da eguerdiko 12etatik aurrera. Bertan jorratuko dituen ildo zein kanpainen berri emango du Gu EHEk. "Esan barik doa erakunde zein norbanako guztiok zaudetela gonbidatuta aurkezpenera", luzatu dute gonbitea erakundeko kideek. Argazkian, Itzubaltzeta / Erromoko antzineko taldeak Areetan egindako ezabaketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun