Paul Asensioren aurkako zigor-eskaera jaitsi du fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 6a, 21:57

Enrique Molina fiskala behin betiko ondorioak irakurtzen hasi da 18/98 sumarioaren epaiketaren gaurko bistan. Dagoeneko iragarri du Joxemi Zumalabe atalean auzipetutako Pepe Uruñuela abokatuaren aurkako akusazioa atzera botako duela. Horrez gain, delitu ekonomikoengatik auzipetuentzako ere zigor-eskaera txikiagoak egingo dituela iragarri du. Hala ere, Uruñuela ez beste guztien aurkako akusazioei eutsiko diela esan du. Gainera, 53 auzipetuei ezarritako zigorra ia erdira murriztu du, baina, horietako bati hasieran eskatutako zigorra luzatu dio, Isidro Murgari hain zuzen. Paul Asensio algortarrari dagokionez, 15 urtetik 9 urtera jaitsi du zigor-eskaera Molinak. Bestalde, Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratu santutxuar Jexuxmari Zalakain ere badago 18/98 sumarioan auziperatuen artean. Zalakainen aurkako zigor-eskaera 48 urtetik 19ra jaitsi du fiskalak. Argazkian, Paul Asensio algortarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun