Segiren aldeko Donostiako manifestaziorako autobusa jarri dute Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 6a, 22:44

Larunbat honetarako, otsailak 10, nazio manifestazioa deitu Donostian, arratsaldeko 5:30ean Boulebardetik abiatuko dena, "Ireki aukerak independentziari, euskal gazteria aurrera!" lelopean. Deialdiarekin bat egiteaz gain, bertaratzeko oihua luzatu dio euskal gizarteari Itzubaltzeta / Erromoko Segik, "ez bakarrik gazteriari, guztiok gara giltza, gazte zein heldu". Donostiara hurbildu ahal izateko autobusa abiatuko da Uribe Kosta eskualdetik. Besteak beste, Itzubaltzetan hartuko du jendea, 15:20an errotonda nagusian. Autobusan izena emateko epea ostiralera arte dago zabalik, iluntzeko 8ak bitartean, Branka herriko tabernan. Argazkian, atzo larunbateko manifestaziora joateko deia berretsi zuten Iruñan / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun