Getxo udalerriko Sahararen aldeko Atfal elkarteak, bederatzi tona elikagai eta konpresa batu ditu Aljeriako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko,
Getxoko Udala, ikastetxe eta Lantegi Batuak bezalako beste erakunde batzuen laguntzarekin; iaz bildutakoaren bikoitza hain zuzen. Fronte Polisarioak EAEn duen ordezkaritzak eskatutakoari jarraituz burutu dute berriro Sahararen Aldeko III. Euskal Karabana. Ekimena Saharar Herriarekiko Elkartasunerako Euskal Elkarteek antolatu dute, “Bakea Saharan” Euskal Legebiltzarreko talde-artekoa eta Euskal Fondoaren Sahararako Koordinazio Unitatearen laguntzarekin. "Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia janaria helaraztea da, ahal den neurrian, Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuak jaki aldetik pairatzen ari diren krisialdia nolabait arintzeko", azaldu dute. Berriro ere "Piztu itxaropena" leloari helduz, otsailaren 17an abiatuko da Donostiatik karabana eta, oraingoan, azukrea, dilistak, atuna eta konpresak eramango ditu. Argazkian, elikagaiak eramateko Euskal Karabanak erabiltzen duen kamioietako bat.