ISO 9001-2000 agiria jaso du Uribe Kostako Behargintzak, Global Certification Spain S.L. etxeak emanikoa, "enpresa, egitasmo eta kanpoko enpleguetarako eskaintzen duen zerbitzuarengatik", tokiko iturriek jakinarazi dutenez. Agiria Miren Dobaran Berangoko alkateak jasoko du otsailaren 13an, asteartearekin, eguerdiko 12etan udalerri horretako kultur etxeko areto nagusian. Dobaran Uribe Kostako Behargintzako presidentea da. Fernando Arbues Global Certification Spain S.L. etxeko kudeatzailearen eskutik jasoko du agiria. Uribe Kostako Behargintzak Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz hartzen ditu beregain; Larrabasterrako Gatzarrine kaleko 2. zenbakian dago kokatuta. Argazkian, Miren Dobaran Juan Olea Urdulizko alkate eta
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko lehendakaria lagun duela.