Unibertsitate orientaziorako jardunaldia izango da etzi Sarrikon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 8a, 14:42

Larunbat honetan, otsailak 10, unibertsitate orientaziorako jardunaldia egingo dute EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Sarriko), 9:30etik 14.00etara, "Lagunduko dizugu etorkizuna bideratzen. Informa zaitez" lelopean. Jardunaldiaren helburua da titulazioei buruzko informazio zehatza ematea unibertsitate aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasleoi ikasketen aukeraketa egiten laguntzeko, unibertsitateko iturriek argitu dutenez. Jardunaldi hauetan, EHUko ikastegi guztietako irakasleak eta Ikasleentzako Argibide-Zerbitzuko arduradunak egongo dira eta titulazio guztiei buruzko informazioa emango dute. Ekintza hau irekita egongo da bertaratu nahi duen edozeinentzat. Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun