Manex Zubiaga euskal preso politikoaren gurasoak ostiralean Parisera joan ziren semea ikustera, baina ama bisitarik gabe gelditu zen bigarren detektagailutik pasatzerakoan telefono mugikorraren bateria zeramala ikusi zutelako, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Kontua da, Parisera iritsi, autobusak greban zirela, taxiak hartu behar eta nahasketa horretan telefonoak bateria gutxi zeukala eta ez gastatzeko atera eta poltsikoan gorde zuela. Lehenengo detektagailuak ezer antzeman ez, bigarrenak jo eta jendarmeria osoa mobilizatu zutela: Marga jendarmeriara indarrez eraman, prozedura zabalduko ziotela… azkenean, berriro kartzelara eraman zuten eta han libre utzi, kargurik gabe. Orain bisitak kendu ahal dizkiote, Frantziako espetxeetan egin ohi duten bezala. Orain gainera Manex tramiteak egiten ari da espetxe barruan ezkontzeko, bere neskalaguna, Ainhoa Garcia (Hernani) ere espetxean dago, Fresnesen, eta bisitak debekatuez gero horietara ere joan gabe gelditu daitekeela. Aldi berean, Manex goitik behera arakatu, ziegaz aldatu eta bakartu egin dute bi egunez dirudienez telefono mugikorren bat izango zuelakoan", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, Manex Zubiaga.