Asteleheneko kontzentrazioan ondorengo idatzia banatuko dute:
Iñaki askatu! Bizi osorako zigorrik ez!
Iñaki de Juanak 98 egun bete ditu gose greban bere askatasuna eskatu eta Madrilgo gobernuak Euskal Preso Politikoei ezartzen dien salbuespeneko espetxe política salatzeko.
Duela ia bi urte Estatu espainoleko auzitegiak ezarritako zigorra bete egin zuen, oso-osorik; hala ere, oraindik daukate bahiturik, eta 12 urte eta 7 hilabeteko zigor berria ezarri diote. Arrazoi bakarra, egunkari batean bi artikulu idatzi izana.
Iñakirekin batera, kalean egon beharko liratekeen beste bederatzi presok kartzelan diraute, Alderdi sozialistak bizi osorako kondena estalia erabili nahi duelako euren kontra.
Bizi osorako zigor hauek eta gaixo larriak ez askatzea euskal preso politikoen kontrako xantaia eta prozesu politikoa baldintzatzeko ahalegina besterik ez da.
Beharrezko eta premiazkoa da denon artean honi aurre egiteko neurriak eta ekimen zehatzak burutzea.
LABek langileei eta jendarte osoari mobilizatzeko deia egiten die. Estatu biak presionatu behar ditugu euskal preso politikoen kontrako biolentzia horrekin guztiarekin amai dezaten.
Eskumaldeko LAB