Korrika 15 laster dugula aditzera emateko, ikus-entzunezko, bertsolaritza, literatuta, musika eta haurrentzako saio mordoa antolatu ditu aurten ere
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK). Horrenbestez, euskararen alde lasterka egiteko "giharrak berotzeko" asmoz, "Gu ta gutarrak" ikuskizuna ekarriko du Algortara, igande honetan, otsailak 11,
Korrika Kulturalak. Ekitaldia 18:00etan izango da Getxo Antzokian eta sarrerak bertan jarriko dituzte salgai 8 eurotan. Hala ere, eguerdi aldean hasita eta arratsaldeko emanaldira arte egongo da zerekin gozatu San Nikolas plazan, Korrikaren aurtengo edizioan estreinatu duten Kulturbiraren baitan. Kamioitzar batetik ateratako eszenatokian, ipuin kontalariak, animazioa eta musika izango dira; baita neska-mutikoek petoak marraztu egin ahal izateko tailerra eta txalaparta emanaldia eta ikastaroa Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldearen (UKTEST) eskutik. Argazkian, "Gu ta gutarrak" ikuskizunaren irudietako bat.