Berangoetako kultur etxeak euskara "praktikatu" nahi duten gazte guztiak animatzen ditu mintza praktikan parte hartzera, udal iturriek jakinarazi dutenez. "Ekimen hau euskaraz mintzatzen diren gazteak eta hizkuntza honetan hitz egiteko erraztasun gutxiago duten neska-mutilak elkartzean oinarritzen da. Mintza praktikak hitz egiteko, jolasteko eta Berangoko euskaldun ugari ezagutzeko aukera eskaintzen du, komunikatzeko euskara erabiliz", azaldu dute. Topaketak asteazkenetan 19:15etik 20:45era izango dira aipatu kultur aretoan. Izena ematea otsailaren 12ra arte egongo da zabalik. Uribe Kosta eskualdeko hainbat udalerritan aspaldi abiatu ziren antzeko egitasmoak euskara elkarteen eskutik eta, orain gutxi, euskaltegien parte hartzearekin eta ez bakarrik gazteentzat, gainera. Besteak beste, hor ditugu
Egizuren Berbalagun eta
Sendiren Gurasolagun egitasmoak (Getxo udalerria),
Berbotsen Bordatxu Gazte-txokoa (Erandio) eta
Berbalamiñeren Berbalamintxo (Leioa). Argazkian, Egizuk txangoak ere antolatzen ditu berbalagunekin / Egizu.