Aurreko bi saiakeretan baldintzarik ez ziren egokienak, baina antolatzaileek uste osoa dute hirugarrenean, aidanez, aurtengo Oxbow Punta Galea Big Challenge txapelketa egin ahal izango dutela. Horrenbestez,
Euskal Herriko Surf Federazioak bere webgunean jakinarazi duenez, igande honetarako, otsailak 11, dago deituta, 11:30ean. Gutxienez lau metroko olatuen gainean ibili beharko dute aurretik hautatuko diren 16 surflariek. Lehiaketa honen formatoa ere berezia da; txapelketa 3 edo 4 ordu besterik ez du irauten, bertan surflari bakoitzak erabakitzen du noiz sartu. Epaileek hainbat maila bereiztuko dituzte eta horren arabera hurrengoak sarituko dituzte: olatu handiena, surflari osotuena, jaitsiera deigarriena eta wipe out ederrena. 6.800 euro banatuko dira guztira, iazkoaren bikoitza. Denek jasoko dute gutxienez 200 euro. Argazkian, txapelketaren iazko edizioko irudia / EHSF.