Bakearen Aldeko Koordinadorak (BAK) antolatuta, “Gure eskubidea da, Bakea eta Askatasuna, ETA ez” lelopeko manifestazioa abiatuko da arratsaldeko 17:30ean Bilboko Kale Nagusitik. Martxa urtero BAKek egiten duen Gandhiren omenezko manifestazioa da eta EAJ, PSE-EE, PP, EA eta Ezker Batuak sostengatu dute. Gainera, ibilbidean zehar eta Bilboko udaletxe aurrean egingo den ekitaldian, Barajas aireportuan ETAk egindako atentatuan hildako Diego Armando Estacio eta Carlos Alonso Palate zein “drama honetan hildako biktima bakoitza” omenduko dituzte. BAKek armak behin betiko uzteko eskatuko dio ETAri, erakunde hori “Euskal Herrian bakerik ez egotearen erantzulea” delakoan: “hari dagokio bakean eta askatasunean bizitzen uzteko erantzukizuna”. Koordinadoraren arabera, “orain eta hemen” bakea indarkeriarik eza baino ez da. Ordu berean, baina Donostian, “Ireki aukerak independentziari, euskal gazteria aurrera!”
manifestazioa deituta dago, 4.000 pertsona eta eragilek sinatu duten
manifestuari jarraikiz. Halere, Espainiako Auzitegi Nazionalak martxa
debekatu egin du. Argazkian, Bilboko manifestazioaren kartela.