Milaka pertsona elkartu dira Donostiako Boulevardean "Adierazpen askatasuna, biltzeko eskubidea eta iritzi askatasuna" lelopean Donostiako kaleetan barrena manifestazioa egiteko asmoz. Ertzaintzak, ordea, manifestazioa galarazi du, eta beraz Alde Zaharrean sartu dira manifestariak hau burutu ahal izateko. Ertzaintzaren dozena bat furgoneta bertan sartu da eta jendearen aurka kargatu ostean neska bat atxilotu dute lekukoek
Garari azaldu diotenez.
Gaztesareak gauza bera adierazi du. Gazte talde batek egin du manifestazio deialdia gaur goizean. "Gure burua besterik ez dugu ordezkatzen, eta Euskal Herriak bizi duen egoeraren aurrean gaurko manifestazio deialdia beharrezkoa dela uste dugu", adierazi dute manifestazioaren antolatzaileek. 3.000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu manifestazioak. Argazkian, hainbat gaztek PSOEren egoitza aurrean deitu dute manifestazioa "Gazteriaren eskubideen karta" eskuan / Gaztesarea.