Bilboko manifestazioan lortutako “batasuna” azpimarratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 10a, 20:56

Eitb24k adierazi bezala, 4.000 lagun inguruk hartu dute parte Bakearen Aldeko Koordinadorak (BAK) deitutako manifestazio horretan, Bilboko Udalak emandako datuen arabera. “Gure eskubidea da, bakea eta askatasuna. ETA ez” leloa eraman du martxak eta ETAren indarkeriaren aurkakoa izan da. 17:30ean Bilboko Bihotz Sakratuaren enparantzatik atera da. PSE, PP, EAJ, EAr eta EB-Berdeen ordezkariek Bilboko manifestazioan lortutako “batasuna” azpimarratu dute. Hala ere, Batasuna, EHAK eta Aralar ez dira bertan egon. Argazkian, BAKek Deustun egindako elkarretaratze bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun