Martxoaren 10ean 18/98 auzia salatzeko manifestazioa deitu dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 10a, 21:01

Babes zabal eta beroa jaso dute 18/98ko auzipetuek Ayala antzokiko ekitaldian. Euskal gizarteko hainbat ordezkari elkartu dira. Besteak beste, ELA eta LAB sindikatuetako Jose Elorrieta eta Rafa Diez, Alfonso Sastre eta Edorta Jimenez idazleak eta Txaro Arteaga Emakunderen zuzendari ohia. "Epaiketa honen izaera politikoa salatu nahi dugu" adierazi du Teresa Todak auzipetuak. Halaber, eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazio nazionala deitu dute Bilbon martxoaren 10erako, 17:00etan. Argazkian, sumarioan auziperatutako Paul Asensio algortarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun