Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Osatuz proiektua zabaltzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute;
Osakidetzaren laguntzarekin jarri zuen abian HABEk. Osatuz, aldizkari batek, irrati programak eta webgune propio batek (
www.ikasbil.net/osatuz) osatzen dute. Programa horren helburua da "osasunaren eremuan euskararen presentzia sakontzea", alor horretako profesionalei material osagarriaez hornitzeko. EHUren barnean talde handi bat dago osasunarekin harreman zuzena duena, zehatz-mehatz, Erizaintza bi unibertsitate eskoletan eta Medikuntza eta Farmazia fakultateetan. Unibertsitate iturriek azaldutakoaren arabera. "Osatuz interesgarria da ikasle, irakasle edota administrazio eta zerbitzuetako pertsonalarentzat, euskararen eguneroko erabilera hobetzen laguntzen baitu. Aldi berean, osasunaren alorrean unibertsitate barruan garatzen diren proiektuak unibertsitatetik kanpora zabaltzeko plataforma bat osatzen du proiektu honek". Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.