Astearte honetan, otsailak 13, "Txiripa. Entre lo lucido y lo ludico" izeneko erakusketa zabalduko dute, 12:00etan, EHUko Erandio eta Leioako campuseko liburutegi nagusian. Erakustaldiak Arte Ederren Fakultateko ikasle izandakoen lanak batzen ditu. "Neurri handi baten zoriz sortutako lanak dira. Horretarako kasu batzuetan bereziki espontaneoak, berehalakoak eta ustekabekoak diren baliabideak erabiltzen dituzte artistek; besteetan, ordea, itxurazko, dibergente eta paradoxikoagoa izan ohi da sortze-bidea. Funtsean, arte joera bitalistenekin dauka zerikusia", azaldu dute unibertsitateko iturriek. "Txiripa" martxoaren 30era arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 15:00etara. Argazkian, Arte Ederren Fakultatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!