Getxoko udaletxeko bonba mehatxu faltsuaren ustezko egilea atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 12a, 19:36

Gaur goizeko zazpi eta erdiak aldera, deia jaso dute SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuan Getxoko udaletxean lehergailua zegoela esanez. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako oharraren arabera, berriemaile anonimoak ez du bestelako daturik eman, eta, badaezpadako neurri gisa, eraikina berehala hustu dute. Jarraian, udaletxea miatu dute, baina ez dute bonba itxurakorik aurkitu. Era berean, ikerketa abiatu dute deia nondik egin duten eta egilea zein izan den jakiteko. Polizia autonomikoak emandako bertsioaren arabera, ikerketa horren ondorioz atxilotu dute geroago LA.I.T. 32 urteko gizonezkoa, bonba mehatxu faltsu horren egilea izatea egotzita. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute beharrezko eginbideak egin eta, ondoren, epailearen esku uzteko. Argazkian, Getxoko udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun