Villabona espetxe asturiarrean dago Aiboa Casares

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 12a, 19:50

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, hasiera batean Erandio Goikoan dagoen Ertzaintzaren koartelean sartu eta gero Langraitzera aldatu bazuten ere, azkenean Villabonako (Asturias) espetxera eraman dute Aiboa Casares gazte astrabuduarra, hau da, etxetik 293 kilometrora. Jarrai-Haika-Segi sumarioan auziperatutako beste 17 neska-mutilek bezala, Casaresek bere burua entregatu zuen otsailaren 3an mila bat pertsonen aurrean, Bilboko Esperantza kaleko frontoian egindako ekitaldian. Gorka Betolaza izan ezik, atxilotzeko agindupean zeuden gazte guztiak Ertzaintzaren eskuetan jarri ziren. Argazkian, Aiboa Casares irribarretsu, atxiloketaren unean / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun