Joxe Arregi Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, otsailaren 13an, hilik amaitu zuen Carabanchel espetxeko madrildarreko ospitalean. Astearte honetan betetzen dira 26 urte gertaera hartatik, eta Torturaren Aurkako Eguna izanik, mobilizazioak izango dira Euskal Herriko hainbat txokotan, "torturatu guztiak gogoan izan eta tortura desagerpena exijitzeko". Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, besteak beste Algortan, Telletxe plazan deitu dute mobilizazioa, 20:00etan. Etzi ere ordu eta toki berean da hitzordua, Iñaki de Juana Chaosek gose greban 100 egun betetzen baititu asteazken honetan. Bitartean, preso politiko donostiarraren zigorra hiru urtera murriztu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Argazkian, hedabideek azken egunotan kaleratutako irudiek agerian uzten dute De Juanaren egoeraren larritasuna / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!