Hirugarrenean bai. Bi deialdiren ostean, azkenean atzo egin zen Oxbow Punta Galea Big Challenge txapelketa. Eta zelan gainera: antolatzaileek surf denboraldiaren "ikusgarrienatzat" jo dute igandeko saioa. Hala ere, 1.700 euroko sari potoloa batentzat izan zitekeen bakarrik eta, horrenbestez, Jaime Fernandez getxoztarrak hartu zuen olaturik handiena. Etxekoak irabazle, beraz. Beste sari batzuk ere izan ziren: wipe out edo zartakorik handiena (600 euro) Iñigo Idigoras zarauztarrak irabazi zuen, jaitsierarik ikusgarriena (900 euro) Pablo Garciak, Zarautzekoa ere bai; eta surflaririk osatuena (1.200 euro) Pablo Solar kantabriarra izan zen. Sari banaketa Getxoko kirol portuan egin zen, giro ederrean, ehunaka lagunen artean. Argazkian, olatu ikusgarriak izan ziren atzokoan / EHSF.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!