Metro Bilbaok tren zerbitzu bereziak prestatu ditu larunbaterako, otsailak 17, Inauteri jaiak ospatzen direlako. Zerbitzu bereziak ospakizunaren unerik jendetsu eta animatuenean jarriko dira, larunbat gau eta igande goizaldean, alegia. Horrela, garraio konpainiak ohiko metro kopurua areagotuko du, larunbat gaueko 11etatik igande goizeko 6ak arte. Maiztasuna bost minutukoa izango da gau guztian Etxebarri eta San Inazio artean, hamar minutukoa Bidezabal eta Portugaletera bitartean, eta 30 minutukoa Plentziarakoan, bi norabideetan. "Halakoetan ibili ohi diren milaka pertsonei joan-etorriak erraztea da zerbitzua gehitzearen helburua, jaiaz gozatu nahi dutenei garraiabide segurua eskainiz, automobila hartu beharrik izan ez dezaten. Metro Bilbaok zerbitzu bereziak antolatu ohi ditu ekitaldi edo gertakari publiko interesgarririk dagoen bakoitzean", azaldu dute metroko iturriek. Argazkian, metroa jendez lepo Bilboko jaietan /
deadsunrise.