Borja Cobeaga eta Nacho Vigalondoren hitzaldiarekin emango zaio hasiera asteazken honetan, otsailak 14, EHUko Erandio eta Leioako campusean, Zinegile Gazteak zikloari. Biak ala biak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle izan ziren eta aurten Oskar sarietarako hautatuak izan dira, film laburren sailean, "Eramos pocos" izeneko lanagatik. Orain "Los cronocrimenes" bere lehenengo film luzea bukatzen ari da Vigalondo. Lan horren irudiak aurkeztuko dira, estrainakoz, biharko hitzaldian. Horretaz gain, zinemaren esparruan duten eskarmentuari buruz arituko dira biak. Aipatu fakultateko gradu aretoan izango da saioa, 12:00etatik aurrera. Argazkian, "Eramos pocos" film laburraren irudi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!