EHU-AL eta Beste Norako Batzuk izeneko egitasmoarekin "nazioartera ateratzeko apustua" indartu du berri du Euskal Herriko Unibertsitateak. Horri esker, Latinoamerika, Estatu Batuak (AEB), Errusia, Kanada eta Asiako zenbait unibertsitatetan egonaldiak egin ahal dituzte ikasleek, hain zuzen EHUk alde biko hitzarmenak dituen unibertsitateetan. EHU-AL eta Beste Norako Batzuk egitasmoak Erasmus eta Sicue-Seneca izenekoen osagarria da. Dagoeneko aurtengo ikasturtean 13 tokira joan dira 48 neska-mutik eta atzerriko beste 64 hartu ditu EHUk. Datorren ikasturteari begira, berriz, ikasleek 35 unibertsitate izango dituzte aukeran, batez ere Latinoamerikako dozena bat herrialdetan kokatuak. Horrenbestez, izena emateko epea bihar, otsailak 14, bukatuko da, EHUk gaur jakinarazi duenez. Egin daitezkeen egonaldiak laburrak (graduondokoek aste batzuetarako egin ditzaketenak) edo gehienez urte betekoak izan daitezke. Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!