"Ama, quiero ser lehendakari!" antzezlanaren bigarren saio bat prestatu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 13a, 19:08

Glu-Glu antzerki taldearen "Ama, quiero ser lehendakari!" antzezlanak izan duen "harrera ona" ikusita, bigarren saio bat antolatu du Getxoko Kultur Etxeak. Gauzak horrela, lehenengoa larunbat honetarako, otsailak 17, 20:00etarako jarri badute; bigarrena egun berean izango da ordu eta erdi beranduago, hots, 22:30ean. BIak ala biak Algortako Getxo Antzokian izango dira, 15 euroren truke. "Cocidito Madrileño" antzezlana izan zen lehenengoa, "Todos nacemos Vascos" izan zen bigarrena, eta oraingo honetan, "¡Ama, quiero ser lehendakari!" antzezlana jarri dute abian Glu Glu producciones taldekoek. Aitzpea Goenagak zuzenduta, abenduaren 15ean ekin zioten Tolosako Leidor aretoan birari. Labur azalduta antzezlanak kontatzen duena zera da: Euskal Herriko familia bat astero bezala, amaren inguruan elkartzen da. Egunkarian "lehendakari bila" dabiltzala dioen iragarki bat irakurriko dute eta denek lehendakari izateko gaitasunak erakutsi nahiko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun