Asteburu honetan ez dira urrunera joango, ez,
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko kideek. "Meatzaldea gertu daukagu baina gutxitan ibiltzen gara hortik, horregatik erabaki genuen Zugaztietatik gora joatea", azaldu dute arduradunek. Ganeran (822 metro) lehenengo eta hortik Pico de la Cruz-era (803 metro) iristeko ibilbidea egingo dute, bista ederrez inguratuta, mendia, itsasoa. Hiritik oso gertu eta urrun aldi berean. "Lehengo meategiek oraindik kontatzen dituzte istorio lazgarriak, historia lazgarria, hurrengo baterako utzi beharko, azkenean ez dugu lortu bisita gidatua" diote. Animatu zaitezte, beraz, larunbat honetan, abisatu telefonoz (609 935 541) edo posta elektronikoz (
egizugetxo(a bildua)yahoo.com). Betiko moduan Algortako Telletxe plazako aparkalekutik aterako dira 9:00etan. Argazkian, Ganeran gaina.