Espainiako Industria Ministerioko iturriak aipatuz, Lemoizko zentral nuklearraren lurrak lehiaketa publikoan ateratzeko oinarriak prestatzen ari direla adierazi du Eitb24k. Enpresa interesdunek haien eskaintzak egiteko epea maiatzean edo ekainean hasiko da, baina Iberdrolak lehentasuna dauka eta egingo den eskaintzarik onena berdintzeko aukera izango du, besteak beste, gas-horniketa hurbil duelako eta elektrizitateari irteera emateko azpiegitura daukalako zentral horrek. Dagoeneko 2005eko maiatzean asmoa hori zela iragarri zuen Madrlgo gobernuak. Aurretik ere, 2004ko uztailean, lur horietan, Iberdrolak 800 Mw-eko ziklo konbinatuko zentral elektrikoa (1.600 Mw-etara zabal daitekeena) jarri nahi zuela aipatu zuen orduko Bizkaiko Enplegu Sustapen eta Prestakuntzarako ahaldun Sabin Aranak, baina enpresak gezurtatu egin zuen. Argazkian, Lemoizko zentral m¡nuklearreko inguruak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!