Bizikidetza sustatzeko plana lantzen ari dira Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 13a, 20:55

Erandio da Bizikidetzarako Plan Integrala abian jartzeko Eusko Jaurlaritzak hautatu dituen EAEko sei udalerrietako bat. Plan horren helburua da "herrian diren sentsibilitate desberdinak jaso, pertsona, kolektibo eta administrazioaren arteko harremanak aztertu, izan daitezkeen gabeziak edo gatazka-guneak antzeman eta bizikidetza hobetzeko beharrezko neurriak hartzea", udal arduradunen hitzetan. Herritarren parte hartzea bideratzeko, 371 galdeketa egingo dituzte kalean eta era askotako kolektiboetako ordezkariei egingo dizkiete galderak: gazteak, etorkinak, emakumeak… adin eta maila guztietakoak. Metodologiari jarraituz, elkarrizketak egingo zaizkie alderdi politikoetako ordezkariei eta baita gizarte, kultura eta kirol alorreko elkarteetako ordezkariei ere eta eztabaida-foroetan parte hartuko dute. Emaitzetan oinarrituta, parte hartzaile guztien artean hitzartutako ekintza-plana osatuko dute. Argazkian, Erandioko metro geltokia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun