Orkatz Gallastegi joan zen ostegunean eraman zuten Castellotik Aranjuezeko espetxera, otsailaren 28an egingo dioten epaiketarako, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Judizio hori salatzeko, egun berean manifestazioa egingo dute Berangon, 20.00etan. Aimar Hidalgo algortarra eta Gaizka Gañan santurtziarra ere epaituko dituzte asteazken horretan. Irantzu Gallastegi, berriz, Soto del Realeko espetxeko amen modulora eraman dute, haurdun dagoelako. "Apirilaren hasierarako dauka erditzeko aurreikuspena, bere bigarren haurra izateko. Modulo horretan Idoia Martinez (Barakaldo) preso politikoarekin batera dago", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Argazkian, Irantzu Gallastegi eta Xabier Garcia Gaztelu ekainean egin zieten epaiketan / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!