Getxon 8.368 etxebizitza eraikitzeko Hirigintza-Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) egin nahi duten aldaketaren aurka azaldu dira
Berdeak, aipatu egitasmoak "ingurumenari kalte izugarria egiteaz gain, etxebizitzaren arazoaren konponbidea izango denik ez duelako ziurtatzen". Prentsa ohar bidez adierazi dutenez, "udalerriko berdeguneak osorik desagertaraziko dituzte, baina azken baserri-gunea suntsitu ere, Getxoko historia eta kulturaren zati garrantzitsua ezabatuz". Iñaki Urkiza Etxebizitza zinegotziak aipatzen duen "gizarte ekintza handia" hutsik dauden etxebizitzak zerrendatu eta horiek arrazoizko prezioan saldu edo alokatzea ahalbidetzea izango litzateke Berdeen ustez. "Hori egin eta gero, babes ofizialeko etxebizitzak behar balira, eraikiko lirateke, baina gradualki eta beharrizanen arabera", gaineratu du talde ekologistak. Getxon eraikitzeko egitasmoaren atzean EAEn parekorik ez duen "hirigintza iruzurraren zantzuak" badaudela salatu dute. Argazkian,
Andra Mari auzo elkarteak deituta urtarrilaren 28an egin zen
manifestazioa.