Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen joan den asteartean Bilbon, Sopelako taberna batean lapurreta egin izana egotzita, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Lapurreta urtarrilean izan zen: sarrerako atea indarrez ireki ondoren, lapurrak taberna barrura sartu ziren eta jolas-makina bat ireki zuten, bertan bildutako dirua osteko. Gertakarien berri izan bezain laster, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eta lapurretaren ustezko egileetako bat (JM.B.V., 19 urtekoa) identifikatu zuen; horretan nahasita egon zitekeelakoan, asteartean Bilbon atxilotu zutena, hain zuzen. Urtarrilean ere
Erandioko bi tabernatan izandako bi lapurretengatik atxilotu zuten. Horietako batean, "in fraganti" harrapatu zuten, Ertzaintzak zabaldutako bertsioaren arabera, ostalaritza-establezimendu horietako baten atea indarrez ireki ondoren ihes egiten saiatu zenean.