Gorlizko Udalaren aurkako salaketa aurkeztu zuten joan den asteazkenean, otsailak 14, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Jose Vicente Ojinaga Uribe Kostako EB-Berdeen koordinatzaileak eta Maria Urbizu alderdiko bozeramaile gorliztarrak. Hain zuzen ere, udal obra-brigadarako lau langile aukeratzeko oposizioan "prebarikatzea" leporatu diote tokiko erakundeari. Urbizuk eta Ojinagak salatutakoaren arabera, "Patxo Igartua alkate jelkidea ordezkatuz, oposizioen tribunaleko presidente jarri zen hamabost egunez (2006ko uztailean) Javier Garrido alkateorde eta Lan Publiko zinegotziak, probetara aurkeztutako lagunetako bat bere semea zela. Lanpostuetako bat eskuratu zuen Igor Garridok". Horren harira, Administrazio Publikoen Erregimen Juridiko eta Administrazio Prozedura Orokorraren Legearen 28/2 artikulua urratzea egozten diete. Argazkian, Jose Vicente Ojinaga.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!