Jada lau urte dira PSOEk eta PPk Alderdien Legea onartu zutenetik, hain zuzen ere, ezker abertzaleak aurkeztutako hautagai-zerrenda gehienak legez kanpo utzi zituen legea. "Hala eta guztiz ere lau urte hauetan zehar ez diogu lan egiteari utzi", diote Leioako ordezkariek. Azken asteetan ezker abertzaleak “Indarra biltzeko garaia. Orain ezker abertzalea” lelopean hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko apustua ezagutarazi du. "Orain Leioari dagokio. Azken lau urteotan Alderdien Legea etengabe salatu dugu gainontzeko alderdi politikoek, apartheida gainditzeko aukerak bazaudela jakin arren, egoera aldatzeko ezer egin ez duten bitartean", azaldu dute. Horretarako, Leioako ezker abertzaleak interesa duten herritar guztiei programaren lanketan parte hartzeko gonbidapena luzatu die, eta helburu horrekin laster erabilgarri egongo den
www.leioatik.org webgunea sareratu du. Argazkian, Leioako ezker abertzaleko kide batzuk.