Bizkaiko campusak zortzi kultur ikastaro berri eskainiko ditu bigarren lauhilekoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ots. 20a, 21:35

"Prestakuntzak garrantzi handia dauka Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko campusak antolatzen dituen kultur jardueretan", EHUko iturriek jakinarazi dutenez. Dagoeneko zabalik dago bigarren lau hilabetekoan hasiko diren kultur talde eta ikastaroetan izena emateko epea. Zortzi dira guztira ikastaro berriak eta Bilbon eta Erandio eta Leioako campusean emango dira. Eskaintzen diren kurtsoak dira: jendeaurrean modu eraginkorrean hitz egitea (Bilbon zein Leioan), idazkera kreatiboa eta dantza garaikidea (biak Leioan), antzerkia, arabierara hurbiltzen, soinu tresnen fabrikazioa eta euren erabilera didaktikoa (Bilbon). Tailer guztietan edozeinek parte har dezake, baina UPV/EHUko ikasleek lehentasuna dute. Ikasleei aukera libreko kredituak emango dizkiete. Izen emateko epea martxoaren 23ra arte luzatuko da eta Leioako (areto nagusia; 946 012 177) edo Bilboko kultur bulegoetan (Larrako etxea, Sarriko, 946 017 142). Ikastaroak datorren astean hasiko dira. Informazio gehiago: www.ehu.es/kultura-bizkaia. Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun