Presoen Aldeko Taldeek (PAT) deituta, ostegun honetan, otsailak 22, mobilizazio eguna egingo da Bizkaiko fakultateetan. Mobilizazio egun hau, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPKK) azken asteotan daraman amnistia eta autodeterminazioaren aldeko "
borrokaldiarekin" bat egitera dator, jakinarazi dutenez. Bestalde, Iñaki De Juanaren preso donostiarraren egoera salatzeko, ostiralerako
Etxeratek lantegietan deitutako
ordu beteko geldialdiekin bat eginez, unibertsitateetan bihar izango dira. Azkenik, Bizkaiko fakultateetako Presoen Aldeko Taldeak (PAT) dei egiten diote jendarte osoari, ikaslegoari bereziki, otsaileko azken ostiraleko mobilizazioetan eta, larunbatean, Bilbon egingo den manifestazioan parte har dezaten. Besteak beste,
EHUko Leioa eta Erandioko campusean 11:30ean da hitzordua, kafetegi nagusian. Argazkian, otsailaren 14an, De Juana aska dezaten eskatzeko Leioako campusean egindako elkarretaratzea / PAT.